Buscar:
Van T Hoffen Ilea De Elorriaga, Unai
Información
Descripción:Liburu batek aldatu egin dezake idazle baten bizitza. Edo sari batek, hobeto esanda. Izan ere, inor gutxik ezagutzen zuen Unai Elorriaga 2001eko udaberrian bere lehen eleberria kaleratu zuenean, orain hain ospetsu bihurtu den SPrako tranbia hain zuzen. Kritika onak jaso zituen, liluratu egin zituen hainbat irakurle, salmentak ere onak izan ziren, euskal merkatuaren neurria kontuan edukita, betiere. 2002ko udazkenean, berriz, Espainiako Narratiba Sari nazionala eman ziotela jakin zenez geroztik, biderkatu egin dira salmentak, jo eta jo dabil bere etxeko telefonoa, alde guztietatik eskatzen dizkiote hitzaldiak eta artikuluak, liburu hura ere hainbat hizkuntzatara itzultzeko bidean da. Panorama ederra, idazteko lasaitasuna eta patxada behar dituen sortzaile batentzat! Eskerrak ordurako amaiturik zuen bere bigarren nobela, idazle gazteentzako Igartza bekaren laguntzarekin idatzia: CAF enpresak, Beasaingo Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten sariketa honek Elorriagaren proiektua saritu baitzuen 2001ean. Iritsi da eleberri hori plazaratzeko unea, eta zuen aurrean aurkezten da Van’t Hoffen ilea, nobela bitxi, desberdin eta sailkaezina. Matias Malanda, obra honetako protagonista, Ministerioko funtzionarioa da, bere arloan onena nonbait, eta proiektu bat dela-eta iritsi da Idusera, lan hori zertan datzan inork argi ez badaki ere. Etxez etxe ibiliko da bere grabagailua hartuta, herriko pertsonaia berezienen bizitzak jasotzen, ustez, asmo horren atzean beste helburu batzuk gordetzen diren arren. Tipula-azalen antzera, misterio bat ezkutatzen da beste misterio baten azpian, kontakizunak aurrera egin ahala irakurleak argituko dituenak. Bien bitartean, mikroipuin ugari topatuko ditugu, jende bitxiaren biografia moduan: xake-mota arraro batean jokatzearren ondasun guztiak saldu zituzten anaia bien istorioa, presoen agiriak faltsifikatuta garaia baino lehen kaleratzen zituen kartzelako idazkariarena, artazi formako museo bat eraiki zuen arkitektoarena… Bere estilo bereziaz idatzi du Elorriagak bigarren eleberria: gauzak hitz erdika esanez, elipsien bidez sujerituz, testuan eztanda txikiak eta txinparta etengabeak bilatuz. Istorio xelebre guztion atzean, ordea, gizatasunaren taupada beroa nagusitzen da, begi pikaro batekin aldi berean irri eta keinu egiten diguna.
Precio:a partir de 16,50 euros
Ver en la tienda
Detalles
Lengua
: EUSKERA
Encuadernación
: Tapa blanda
ISBN
: 9788483319628
Nº Edición
:1
Año de edición
:2003
Plaza edición
: DONOSTIA
¡Gana hasta 6 euros opinando sobre este producto!
Ofertas relacionadas
Hors De Moi
De Van Cauwelaert, DidierCasa del libroHors De Moi De Van Cauwelaert, Didier Lengua/ : FRANCÉS / Encuadernación/ : Tapa blanda bolsillo / / / / / / / / / / / / / / / / / ISBN/ : 9782253112488 / / / / / / / / / / / / / / / / / / / / / / / / / Nº Edición/ :1RE / Año de edición/ :2005 / / / / / / / / / / / / / / / / / / / / / /...A partir de 7,50 euros
O Pelo De Vant\'t Hoff
De Elorriaga, UnaiCasa del libroO Pelo De Vant\'t Hoff De Elorriaga, UnaiUnai Elorriaga publica “O pelo de Van\'t Hoff”, a súa segunda novela. Editorial Galaxia, que xa editara en galego “Un tranvía cara a sp”, coa que o autor vasco obtivo o Premio Nacional de Literatura o ano pasado, tira agora do prelo esta segunda entrega na...A partir de 14,00 euros
Vicent Van Gogh
De VV.AA.Casa del libroVicent Van Gogh De VV.AA.En 1874, se realizó la primera exhibición de un grupo de pintores en el Estudio de Nadar en Paris, que pronto serían conocidos como los Impresionistas. De sus cuadros, pintados con rápidas pinceladas de colores vivos y brillantes, surgió una verdadera revo...A partir de 15,50 euros
Cartas A Theo
De Van Gogh, VincentCasa del libroCartas A Theo De Van Gogh, VincentEste libro proporciona las claves de la vida y la obra de Van Gogh a través de una selección de las cartas que el propio Vincent escribió a su hermano Theo. Se trata de la autobiografía espiritual y artística de un genio de la pintura que siempre vivió en ...A partir de 18,00 euros
Cartas De Vincent Van Gogh
De Van Gogh, VincentCasa del libroCartas De Vincent Van Gogh De Van Gogh, VincentSi existe un artista que se alza dominante en el imaginario popular, ése es sin duda Vincen van Gogh. Adorado por el público, en él se dan casi todos los tópicos que se pueden reunir en torno a la figura bohemia y maldita del pintor moderno: vida en los lí...A partir de 110,00 euros
Escribir opinión

Recuerda que para optar a las opiniones remuneradas deberás escribir como usuario registrado, ya que los usuarios anónimos no tienen este privilegio. Registrarse es gratis, y te llevará un momento. Pulsa aquí para registrarte.

AVISO: la información sobre productos de tiendas es meramente orientativa y carece de valor contractual. Los precios pueden no contemplar impuestos, gastos de envío u otros relacionados. Consulta en cada tienda antes de tomar ninguna decisión.
© 2007-2008 Xakia.com